lunes, 11 de mayo de 2015

Psikrometria:

            Psikrometria diagrama bat, hainbat magnitude ematen dizkigun grafiko konplexu bat da. Bertan tenperatura, hezetasun erlatiboa, hezetasun absolutua, etab. agertzen zaizkigu; bakoitza bere unitatearekin.
            
            Diagrama honetan puntu batzuk kokatzea da gure helburua. Bertan aurkitu dezakegun magnitude guztietatik bi balio jakitearekin nahikoa genuke puntu bat kokatu ahal izateko; baina hobeto egongo litzake datu gehiago jakin eta puntua ziurrago izatea.
           



           Eskuartean daramatzagun psikrometria diagrama hauetan sei magnitude desberdin izango ditugu: batetik tenperatura lehorra deiturikoa dugu, hau ˚C -tan neurtuko genuke, non kanpoko tenperatura ematen digun; bestetik tenperatura hezea dugu, hau ere ˚C -tan neurtzen da, eta gure hezetasuna 100% deneko lerroan kalkulatzen dugu puntu hau; hirugarrenik entalpia (h) dugu, hau Kj/Kg -tan neurtzen da; laugarrenik hezetasun erlatiboa (Herl%) %-tan kalkulatuko dugu; bosgarren lekuan hezetasun absolutua dugu (X), eta hau gw/kg -tan neurtuko genuke; seigarren eta azken magnitudea ihintz tenperatura dugu, ˚C -tan neurtuko genuke.

Psikrometria diagrama hauetan puntu bat kokatzeko gutxienez bi datu beharrezkoak dira.  Emandako datu horiekin puntu bat aterako genuke; gero gainontzeko datuak ateratzeko beste lerro batzuk marraztu beharko genituzke zehazki datua lortzeko. ADIBIDEZ àtenperatura lehorra(26ºC) eta hezetasun erlatiboa(%60)  ematen dizkizute eta lerro gorriak marraztuz biak elkartzen diren puntua izango da erreferentzia beste puntuak jakiteko.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario